CCOO eta UGT klase sindikatuak eta beste sindikatu batzuk eta 150 eragilek osatzen duten Gailur Sozialak, hurrengo azaroaren 14rako Greba Orokorrerako deialdia egin dute. Beste herri europarrekin bat borroka eguna alegia.
Ezker Anitza-Izquierda Unidak ere deialdia babeste du. Bere militantziak aktiboki lan egingo du antolakuntzan eta garapenean. Langileria eta herritarrak deitzen ditugu greba honetan paper aktiboa har dezaten, bere arrakastaren protagonistak bihur daitezen.
Arrazoiak inoiz baino argiagoak dira: Lan erreformaren ondorioak eta Gobernuak burututako murrizketa politika dela medio sufrimendu gehiagorantz eta hondamendi sozialerako bidean gaude. Herri honek ezin izango du larregi aguantatu, lau pertsonatik batek lanik topatzen ez duen bitartean, gazteriaren erdiak lanik gabe eta hortaz, bizitza proiekturik gabe dirauen bitartean, edota 1.737.000 etxebizitzatan kide guztiak langabezian egonda. Ezin ditzakegu hipotekak ordaindu ezin dituztenen kaleratzeak onartu, ezta gure gizartearen %20 pobreziaren atalasearen azpitik bizitzea ontzat eman, pobreziaren feminizazioa gorantz doan heinean.
Murrizketek, gizarteko herri sektore guztiak jotzen ditu: osasun kopagoa, osasunean artaziak sartzea, zerbitzu sozialak, dependentzia eta hezkuntza, pentsioak, BEZa bezalako zergak igotzea, bankaren erreskatea, bere kostuak gizarteari transferituz, soldaten murrizketak eta sektore publikoan kaleratzeak eta 2013ko Aurrekontuek ezarritako austeritate indartuak, hauek guztiek komuneko izendatzailea dute: Ez dute krisia sortu dutenengan kargatzen, baizik eta sortu ez dugunon gain.
Enpresari txiki eta autonomoak ere, gobernuaren neurriak joak dira, kontsumoa murrizten dutelako, fiskalitatea handitu eta beharrezkoa duten kreditutik at uzten dituelako, dena, jakina, espekulatzaileek sortutako zorra kitatzeko.
Gizartearen parte handia, PPren politikak kaltetua izaten ari da. Horregatik, beharrezkoa da erantzun sozial eta hiritarra, herri guztiaren mobilizazio ahalik eta zabalena. Mobilizazio bat zein, borroka egun honetan, forma ezberdinpean, Europako beste langileekin bat egiten duen. Europar Komisioak alderdi sozialdemokrata eta neoliberalen eskutik inposatutako neurrien erantzunean. Europako herrien erantzuna ere, arrakastatsua izango da.
Egoera honen aurrean, defendatu izan dugu, bestelako politika egiteko aukera dagoela, enplegua sortzeko eta ekonomia bultzatu, gizarte-zerbitzuak hobetzeko eta lan munduan eskubideak bermatzeko bideratua. Beste politika hori beharrezkoa da hondamendia saihesteko.
Eta hori guztia finantzatzeko adina diru badago, iruzur fiskalaren eta ekonomia beltza aurkako borrokan dago eta zerga bidezko eta progresiboak ezartzeko neurrietan. Bankuak salbatzeko adina diru badago, baita lanpostuak sortzeko ere.